Argia Traductions
Itzulpena eta interpretazioa
frantsesa – ingelesa > gaztelania – euskara
Goi-mailako itzultzaile formakuntza dut eta itzulpen, interpretazio eta zuzenketa zerbitzuak eskaintzen ditut frantses eta ingelesetik, gaztelania eta euskarara. Loturako interpretazioa (frantsesa <> gaztelania) eta transkripzioak ere egiten ditut.
Zure neurrira egindako kalitatezko itzulpenak lortzeko, utz itzazu zure dokumentuen itzulpenak itzultzaile profesional baten esku.
Hizkuntza zerbitzuak
Itzulpen espezializatua eta zuzenketa
Frantsesez eta ingelesez idatzitako dokumentuen itzulpena eta zuzenketa. Xede hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
Espezializazio arloak
– Itzulpen juridikoa
– Itzulpen komertziala
– Itzulpen teknikoa
– Itzulpen gastronomikoa eta enologikoa
– Itzulpen turistikoa
– Beste batzuk
Loturako interpretazioa
Loturako interpretazioa frantsesa <> gaztelania hizkuntza-konbinazioan, negozio komertzial, turismo eta formakuntza arloetan, besteak beste.
Transkripzioa
Gaztelaniaz edo euskaraz dauden audio-fitxategien transkripzioak. Zure dokumentu eredua edo aurrez aldetik adostutako eredu bat jarraituz, idatzitako kalitatezko transkripzioak.
Hizkuntza formakuntza
Gaztelania eta frantseseko klaseak ikasleen mailari egokituak. Aurrez aurreko eskolak edo online formakuntza.
Aurkezpena
Familia eta gizarte elebidunean hezi izan naiz eta beti izan naiz kontziente aberastasun honetaz. Ingelesa eta frantsesa nerabezaroan ikasi nituen, herrialde frankofono eta anglofonoetan egonaldiak eginez. Aukeratutako ikasketak (Hirueledun idazkaritza, Nazioarteko merkataritza eta geroago, Itzulpengintza) ardatz berdin bat dute; hizkuntzak. Italiera ere ikasi dut… Izugarri gustatzen zait jendea bere hizkuntzan hitz egiten entzutea. Ikusi ahal duzun bezala, hizkuntzak nire bizitzaren zati garrantzitsua dira.
Hizkuntza bakoitza kultura baten eramailea da, errealitatea era berezi batean transmititzen duelako. Horregatik bihurtzu nintzen itzultzaile; hizkuntza bateko berezitasunak beste baten adierazteko.
Nire interesek, lan esperientziek eta egin ditudan prestakuntza ezberdinek, arlo batzuetan espezializatzera eraman naute.
Beheko esteketan klik eginez, nire hezkuntza eta lan ibilbideei buruz gehiago jakin ahal izango duzu. Bertan kontsultatu ahal izango dituzu ere nire oinarrizko konpromisoak eta lanean erabiltzen dudan deontologi kodea.
Bezeroen testigantza
Kontaktua eta aurrekontu eskaera
Argia URRUTXI BIZKARRA
33000 Bordele, Frantzia
+33 (0)6.42.74.52.77
argia.traductions@gmail.com
SIRET zenbakia: 795 388 727 00013
Komunitate barneko BEZ zenbakia: FR 46 795 388 727